Descatalogat
5etik 7 urtera bitarteko haurrentzako programa. Hiztegia ikasi eta erabiltzea, hitzen arteko harremanak, oinarrizko gramatika, ortografia arauez jabetzea eta irakurtzeko teknikak ikastea dakar.
Programak bederatzi joko ditu:
Anagrama: Hitz zerrenda batean, letrak desordenatu zaizkion hitza aurkitu behar dugu.
Bokal eroak: Bokalak aldatu zaizkion esaldia berreraikiko dugu.
Hitz arrotzak: Bi hitz zerrenda agertzen dira, eta, bi zerrendetan, aldi berean ez dagoen hitza aurkitu behar dugu.
Irakurle bikaina: Pantailan hitz bat ageri da, eta ondoren, hitz zerrenda bat agertzen hasiko da. Adi egon behar dugu, pantailan hasierako hitza zenbat bider agertzen den asmatzeko.
Hitz lotuak: Zerrenda batean, gai beraren gaineko hitzak agertuko dira. Gai horrekin zerikusirik ez duen hitza aurkituko dugu.
Sinonimoak eta antonimoak: Zerrenda batean emandako hitz baten sinonimoa edo antonimoa aurkituko dugu.
Kateatuak: Pantailan, azkeneko silaba nabarmenduta daukan hitza agertuko da. Hitz zerrenda batean, silaba nabarmendu horrekin hasten den hitza aurkituko dugu, zerrendako hitz guztiak kateatu arte. Doilorlorpen-pentsaera-erakunde .
Hitzak sortu: Pantailan, silaba bat falta duen hitza ageri da, eta lotzeko balizko lau aukera. Zentzua duen hitza eratzeko, konbinazio egokia aurkituko dugu.
Esaldiak osatu: Pantailan, silaba batzuk falta zaizkion esaldia agertuko da. Berriro idatziko dugu hutsuneetan silaba egokiak sartuta.
Horrela, erabiltzaileek gozatu egingo eta, aldi berean, ikusmeneko memoria, kontzentrazioa, entzun eta ulertzea, pertzepziozko bereizketa eta eremu semantikoaren hedapena landuko dituzte.
Hizkuntzak: Euskara.
Sistema eragilea: Windows 32 bits.
Adina: 5 eta 7 urte.
Baldintzak Pentium 166 edo goi-mailako, 32 MB RAM, soinu-txartela, CD-ROM.
bertsioa: Hezkuntza. Irakaslea modulu eta ikasleak erregistratu eta ariketak aldatzeko gaitasuna dakar. Eskolak eta erabiltzaileek, oro har, gomendatzen da.
Registra't per a rebre el nostre butlletí amb novetats, ofertes i més...